XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SIÑISMENA!.

Auxe da Arana-Goiri'ren lenengo neurtitz-lana, bizi-bizi egiña, biotz-ondotik berez-berez urtena.

Ama il yakon 1897'an, eta jazoera onek iñoiz ez bezela arrotu ta dardaratu eutson barrua.

Ogei ta bi urte eukazan; gazte zan, gaztearen biotza, gaiztotua ezpada, eder yaku frutuetan.

Goi-argiz eta biotz-ikutuz oparoa dozu lantxo au.

Zeuri be, irakurriz, erantzi egiten dautzu beronek dauan berotasun ezin ukatua.

Aranak ondutako bertso-lanetatik lenengoa izan arren, ez eban bera bizi zala argitara ekarri.

Eleizalde'tar Koldobika'k atera eban, aurretik abandotarrak sortu ta gero berak zuzendu eban Euzkadi aldizkingian, 1914'eko urtarrilla-otsailla zenbakian.

Erderazko biurpen eta guzti dator.

Arana'k aldi aretako bere idazkeraz idatzi eban, au da, ak bere Gramática Elemental argitara baiño lenago erabilli oi ebanean.

Geroagokoa dozu aren idazkera berezia.

Guk lenengo idazkeraz damogu emen.

Bost zati dauz lan txairo onek.

Lenengoan, amari deiez, umezurtzaren biozkada leun-negartiak datoz.

Maite eban ama galdua dauan ezkero, eztau zelan gero? egiazko atsedenik, eztau ezelango poztasunik.